ALDE ONAK ETA TXARRAK

Gaur egun WEB orrialdeak egiteko online plataforma eta aukera ugari daude: GOOGLE SITES, WORDPRESS.COM, WIX.COM... Errazak eta dohakoak dira erabiltzeko, baina bere muga dituztela ere segituan ohartzen gara. HTML hizkuntza erabiltzen badugu ez dugu inolako mugarik izango gure web orrialdeak sortzeko, orrialde guztien atzekaldean daoden teknologia nagusia HTMLa delako.

Hala ere beti da komenigarria erabiltzen ari garen teknologia motak ematen dizkigun aukerak. HTML hizkuntzak hainbat abantaila eta desabantaila ditu:

Alde onak:

  • Hizkuntza erraza eta estrukturatua da.
  • Ez dira informatikari buruzko ezagutza asko behar HTML web bat sortzeko.
  • Erraz ikasteko hizkuntza-sistema.
  • Nabigatzaile guztiek onartzen dute.

Image without description

"html tag italicized" by Jesper Rønn-Jensen is licensed under CC BY-SA 2.0

Alde txarrak:

  • Nabigatzaile bakoitzak interpretazio ezberdin bat eduki dezake.
  • Diseinatzeko abiadura geldoa izan daiteke.
  • Etiketak oso mugatuak dira.
  • Zuzenketak egiteko zaila izan daiteke.